Zatikiak
DBH1eko taldearekin zatikiak landu ahal izateko ondorengo proiektua topatu dut Jclic.en. Zatikiak identifikatzeaz gain buruketa ezberdinak egiteko aukera ematen digu. Proiektua gainera gaztelera eta euskaraz topa genezake. Honela material berdina irakasten dudan bi ereduetan erabiltzeko aukera dudalarik.
Euskaraz
Gazteleraz
Beste ariketak
Batzuetan ikasleak nekaturik dauudenea, egin beharreko ariketak amaituta dituztenean edota opor egunen aurretik (ebaluazioa amaitu eta gabonen aurreko azken egunetan) gomendagarriada ikasleekin ariketa lasaiagoak eta joku modukoak egitea. Azkenaldian honetarako Kahoot erabiltzen hasi naiz ikasleekin (jarrera ona eta etxeko lanak egitearekin baldintzatua). Jclicken aktibitateen artean interesgarriak izan daitezkeen bi topatu ditu: oka jokoa eta jeroglifiko matematikoa.
Jeroglifikoa lana amaitu dutenerako planteatuko nuke eta algebra eta kalkulu mentala lantzeko egokia iruditzen zait. Oka jokoa berriz ostiraletan bakarka jolasteko interesgarria da. Azken honetan jarriko nukeen hobekuntza bakarra elkarren aurka jolasteko aukera da, lehia gustuko baitute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario