miércoles, 15 de febrero de 2017

Geogebra

Oraingo honetan Manuel Sadaren webguneko zenbait klasiko hautatu ditut DBH1eko klasean erabiltzeko. Nahiz eta klasikoak izan erabigarri izan daitezke poligononen azalera atala lantzerakoan.
Aukeratutako appleten artean ondorengoak ditugu:

  • Laukizuzenen eta karratuaren azalera.
  • Triangeluaren azalerak erakusteko bi applet ditu. Bi horien artean argiago iruditu zait lehenengoa eta hori da ikasleekin ikusiko nukeena.
  • Azkenik erronboaren jarduera ere klaserako interesgarria iruditu zait.


domingo, 12 de febrero de 2017

JClic

Zatikiak

DBH1eko taldearekin zatikiak landu ahal izateko ondorengo proiektua topatu dut Jclic.en. Zatikiak identifikatzeaz gain buruketa ezberdinak egiteko aukera ematen digu. Proiektua gainera gaztelera eta euskaraz topa genezake. Honela material berdina irakasten dudan bi ereduetan erabiltzeko aukera dudalarik.

Euskaraz

Gazteleraz

Beste ariketak

Batzuetan ikasleak nekaturik dauudenea, egin beharreko ariketak amaituta dituztenean edota opor egunen aurretik (ebaluazioa amaitu eta gabonen aurreko azken egunetan) gomendagarriada ikasleekin ariketa lasaiagoak eta joku modukoak egitea. Azkenaldian honetarako Kahoot erabiltzen hasi naiz ikasleekin (jarrera ona eta etxeko lanak egitearekin baldintzatua). Jclicken aktibitateen artean interesgarriak izan daitezkeen bi topatu ditu: oka jokoa eta jeroglifiko matematikoa. 
Jeroglifikoa lana amaitu dutenerako planteatuko nuke eta algebra eta kalkulu mentala lantzeko egokia iruditzen zait. Oka jokoa berriz ostiraletan bakarka jolasteko interesgarria da. Azken honetan jarriko nukeen hobekuntza bakarra elkarren aurka jolasteko aukera da, lehia gustuko baitute.

sábado, 11 de febrero de 2017

Descartes Proiektua

Zatikiak lantzeko

Ondorengo proiektuak lehen hezkuntzako zatikien inguruko ezagutzak errepasatzen lagunduko digu, bai eta zenbait kontzeptu berri lantzen: zatikien errepresentazio, ordena, zatiki baliokideak identifikatzen besteak beste.
Fracciones 1

Sistema metrikoa

Momentu honetan gai hau ari gara lantzen DBH1eko gelan. Ikasleekin edukien errepasoa egiteko baliagarriak diren materialak topa genitzake bertan. Metros, litros y kilogramos