lunes, 30 de enero de 2017

Thatquiz

Ondorengo sarreran Thatquizen bidez sorturiko zenbait froga aurkeztuko dira.

 Lehenengo froga Sistema metriko hamartarra  DBH1en lantzeko diseinaturik dago. Jarduera honetan ikasleek 12 galdera erantzun beharko dituzte. Galdera horietatik 8, nik sortuak dira "preguntas" moduko baliabideak erabiliz. Horietaz gain, azterketa berean 4 "medida" jarduera txertatu ditut. Jarduera hauek ez dira nik sortuak Thatquizetik txertatuak baizik. Azterketa praktikatzeko egin klik hemen. Azterketa bera egiteko berriz froga erabiltzaile bat sortu da. Azterketa egiteko egin klik hemen.

Bigarren azterketa berriz zatikiekin loturikoa da. Azterketa hau osatzeko erabilitako galderak ez dira nik sortuak, Thatquizek berak proposatzen dituenak baizik. Honetarako azterketa berri bat sortu eta bertan 10 "Fracciones identificar", 10 "Fracciones comparar" eta  10 "Fracciones Aritmética" ariketa txertatu ditut. Azterketa praktikatzeko egin klik hemen. Azterketa egiteko berriz ondorengo loturan klikatu

domingo, 29 de enero de 2017

Kahoot

Prest Garako Matematika Intereaktiboa ikastaroan Eider Antxustegi-Etxartek Kahoot izeneko tresna erakutsi digu. 

Galdera erantzun bidezko jokoa erraz sortzeko aukera ematen digun webgune hau klasean birritan probatu ostean, arrakasta itzela izan duela esan beharra dut. Ikasleek matematikako kontzeptuak eta prozedurak lantzen dituzte eta hurrengoz noiz erabiliko dugun gogotsu egoten dira. Ohiko lan moduarekin konparatuta ikasleek motibatuago egiten dute lan mugikor edota portatilarekin erantzunak emanaz. Beheko irudian gaztelerako talderako testuliburuko problema batetan oinarritutako galdera bat ikus daiteke.


EducaPlus

Sarrera honetan DBH1erako interesgarriak izan daitezkeen Educaplus webguneko zenbait applet aurkeztuko dira.

Biderketak errepasatzeko

Zenbait ikaslek 1.DBHen oraindik biderketak egiteko zailtasunak dituzte, eta biderketa taulak ez dituzte menperatzen, 7 eta 8arenak bereziki. Hori dela eta ondorengo Appletaren bidez taula horiek errepasatzeko aukera izango dute.


Zatikiak

Bigarren applet multzoa berriz hemendik hilabetera landu behar dudan zatikien gaia lantzeko egokiak iruditu zaizkit.

Adierazpen grafikoa eta zenbakizkoa lotzea

Adierazpen grafikoak zatiki kontzeptua ulertzen eta barneratzen laguntzen die ikasleei. Ondorengo appletak klasean egindako lana errepasatzeko balio dezake.



Zatiki baliokideak

Zatiki kontzeptua ulertu ostean zatiki baliokide kontzeptua landuko dugu klasean. Kontzeptu hau lantzeko baliabide ugari ditugu Educapluseko zatikien atalean. Horietatik Zatiki baliokideak I izenekoa jarriko dut bertan, bera baita zailtasun maila baxuenekoa. Applet hauetan ikasleek zatiki baliokide bikoteak osatu behar dituzte. Mota bereko 3 applet ditugu, zailtasun maila inkrementalarekin lehen esandako orrialdean.



domingo, 22 de enero de 2017

Educaplay

Sarrera honetan Educaplay webgunearen bidez , DBH1erako sorturiko bi baliabide ezberdin aurkezten ditut.

Zenbaki erromatarrak

Aktibitate honen helburua zenbaki hamartarrak eta erromatarrak erlazionatzea da. Lehenengo DBHko ikasleentzat prestaturik dago.

Zenbaki osoak ordenatu

Aktibitate hau berriz zenbaki osoak lantzen denerako sortu da. Bertan ikasleek zenbakiak txikienetik handienera ordenatu beharko dituzte.
Zenbaki osoak ordenatu